Baldintzak hobetuta, berriz atera da lehiaketara Jauregi Jatetxea alokatzeko lizitazioa

Andrea Zipitria 2024ko api. 14a, 12:00

Eskaintza hobetuta, berriz atera dute lehiaketa publikora Jauregi jatetxea alokatzeko lizitazioa. Alokairuaren prezioa hileko, 350 eurokotik, 250 eurotara jaitsi dute (BEZ kanpo). Baita ere zerbitzuaren baldintzak malgutu dituzte. Bost egunetik lau egunetara jaitsi dute irekitze egunak.

Aiako Udalak Gozategi Enparantzaren 9. zenbakian dagoen Jauregi taberna-jatetxea alokatzeko lehiaketa publikoa jarri zuen martxan urtarrilaren 30ean, baina inor aurkeztu ezean, berriz atera dute lehiaketara jatetxea alokatzeko lizitazioa.

Gainera eskaintza hobetu egin dute alokairuaren prezioa jaitsiz. Alokairuaren prezioa hileko, 350 eurokotik, 250 eurotara jaitsi dute (BEZ kanpo). Kontratuaren luzapena gauzatuz gero, berriz, bigarren urtetik aurrera prezioari Euskal Autonomi Erkidegoko KPI-a gehituko zaio. Hortik aurrera, prezioa Euskal Autonomi Erkidegoko KPI-a gehituz joango da urtez urte.

Zerbitzuaren baldintzak ere malgutu egin dituzte. Lehen gutxienez astean bost egunetan ireki behar zen jatetxea, orain, berriz, lau egunetara jaitsi dituzte irekitze egunak.

Ustiaketa baldintzen inguruko xehetasun guztiak Aiako Udalaren webgunean daude eskuragarri, ondorengo estekan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!