Arropa truke azokak arrakasta izan du

Andrea Zipitria 2024ko api. 15a, 11:31

Gaztelekuan egin zuten larunbatean arropa truke azoka, lehen aldiz, eta herritarren erantzun ona ikusita bigarren bat egiteko asmoa mahai gainean jarri dute antolatzaileek.

Arropa truke azoka egin zuten larunbatean Aian, lehen aldiz, bertako bi herritarren ekimenez. Antolatzaileek azaldu dutenez, arrakasta izan zuen egitasmoak, eta jende ugari bildu zen, batez ere, irekiera orduan –azoka zabalik izan zen arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara bitartean–. 
 
Herritarren erantzun ona ikusita, aurrerago besteren bat egiteko aukera mahai gainean jarri dute antolatzaileek. Izan ere, "asko izan dira bigarren azoka bat antolatzeko eskatu diguten herritarrak", azaldu dute antolatzaileek. Kontsumo ereduaren inguruko gogoeta bultzatzeko asmoekin sortu dute truke azoka. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!