Aristerrazuko plaza txiki geratu da asteburuan

Andrea Zipitria 2024ko api. 16a, 15:00

Hileko bigarren asteburuko erromeria izan da asteburu honetan Aristerrazun, eta jende asko gerturatu zen bertara. Plaza txiki geratu zen, baita oholtza ere Ein Go taldeko kideak ibili ziren txandatuz. Bost musikari ere bildu ziren erromeriaren momenturen batean, batzuk eserita eta besteak tente. 

Aurrera doa Aristerrazuko erromeria denboraldia. Pasa den asteburuan apirileko bigarren erromeria saioa egin zuten, eta Ein Go taldeak jendetza erakarri zuen. Txiki geratu zen plaza, baita oholtza gaina ere. Erromeriko tarte batean bost musikari izatera heldu baitzen agertokia.

(Argazkiak: Andatzako Erromeria Elkartea)

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!