Familiako komunikazioari buruzko tailerra izango da haur eta nerabeen gurasoentzat, ostiral honetan

Andrea Zipitria 2024ko api. 17a, 09:30

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria departamentuko Treba Gazteak programaren bidez, Komunikazioa familian. Guraso eta seme-alaben arteko harremanak eta komunikazioa hobetzen hitzaldia izango da ostiral honetan Aiako Kultur Etxean.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria departamentuko Treba Gazteak programaren bidez, Komunikazioa familian. Guraso eta seme-alaben arteko harremanak eta komunikazioa hobetzen hitzaldia eskainiko da ostiral honetan, 17:00etatik aurrera, Aiako Kultur Etxean

Hitzaldiak, besteak beste, helburu hauek ditu : Komunikazio enpatikoa eta asertibitatea zer diren eta zertarako balio duten ulertu, haurrek entzun dezaten, nola hitz egiten ikasi eta haurrek hitz egin edo sentitzen dutena partekatu dezaten entzuteko moduaren kalitatea areagotu, hitzezkoa ez den komunikazioaren kontzientzia hartu, emozioak eta beharrak identifikatzeko trebatu, baliabide praktikoak ezagutu eta egunerokoan sortzen diren egoerak landu.

Leyre Canok zuzenduko du saioa, eta parte hartzeko izena eman beharko da aurrez, kultur etxean bertan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!