Aste multikulturala ospatuko du Aiak aste honetan

Andrea Zipitria 2024ko mai. 6a, 13:00

Gaurtik ostirala bitartean aste multikulturala ospatzeko, hiru ekitaldi egingo dituzte Aian kultura aniztasuna bultzatze aldera.

Gaurtik hasi eta ostirala bitartean aste multikulturala ospatuko dute Aian. Udalak antolatu du, hiru ekintza egingo dituzte kultura aniztasuna bultzatze aldera.

Hona hemen egitaraua, egunez egun:

Egitaraua

Maiatzak 6, astelehena:

17:00etan, herriko plazan, dantza emanaldia, euskal dantzetako ikasleen eskutik.

Maiatzak 8, asteazkena:

16:15ean, tatami gelan, judo erakustaldia.

Maiatzak 10, ostirala

18:00etan, kultur etxean, solasaldia Oier Aranzabalek gidatua. Parte-hartzaileak: Wafae Zannouti Zannouti, Mamadou Doumbia, Moritz Wollenberg eta Ana Maximowna Oussankina.