Bideoa: Joxe Mari Errasti izan da onena Zegama-Aizkorrin parte hartu duten oriotar eta aiarren artean

Iñigo Gaiton 2022ko mai. 30a, 10:09

Aiako eta Orioko bost korrikalarik parte hartu zuten atzo jokatutako mendi maratoi ezagunean. Errastik 04:43:13 denbora eginda zeharkatu zuen helmuga.

"Izugarria" izan da aurtengo Zegama-Aizkorri mendi maratoia. Halaxe deskribatu zuen Killian Jornet gizonezkoen lasterketako garaileak, errekor berria ezarri eta minutu gutxira (03.36.40). Marka giroa zegoela esan zuten adituek goizeko lehen orduan, eta emakumezkoen lasterketan ere aurreko marka hautsi zuen Nienke Brinkman irabazleak (4.16.43).

500dik gora parte hartzaile izan zituen atzoko lasterketak, eta horien artean izan ziren 5 aiar eta oriotar. Joxe Mari Errrastik lortu zuen markarik onena, ibilbideko 42 kilometroak 04.43.13 denboran eginez. Hiru minutu beranduago helmugaratu zen Gotzon Iruretagoiena, 04.46.31 denborarekin. Gero, atzerago ibili ziren Hodei Alkorta (05.46.02), Gurutz Agirre (05.27.54) eta Bittor Andres (07.29.59).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!