Kalean da iraileko KARKARA aldizkaria

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 16a, 13:04

Gaur hasiko dira banatzen Aiako eta Orioko etxe guztietara. Aldizkariarekin batera, nesken lehen traineruaren posterra joango da opari, Liga eta Kontxako bandera irabazi dituztelako.

Udako etenaldiaren ostean, kalean da iraileko KARKARA eta, nola ez, herriko arraunlariak dira protagonista. Kontxako banderaz bai, baina harrobiaz ere jardun dute hizketan, besteak beste, Mikel Lizarralde Altxerri gaztea eta Maddi Alkain arraunlariek.

Horrez gain, Borja Gomez erlezainari egindako elkarrizketa jasotzen du hil honetako aldizkariak, eta baita Aian euskarak bizi duen egoeraren inguruko erreportaje zabala ere. Oroimenaren Kutxan, berriz, oriotarren izaera irekiaz jardun du Iñaki Iturainek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!