Janari xahuketa murrizteko tailerrak egin dituzte Aian eta Orion

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 23a, 13:11

Astelehen arratsaldean Aiako Alkar elkarte gastronomikoan egin zuten lehen saioa, eta atzo arratsaldean Orioko Muskuilu Harria elkartean bigarrena.

Elikagaien xahuketa saihesteko kanpaina jarri du abian Urola Kostako Udal Elkarteak, eta herriz herriz doako tailerrak eskaintzen ari da soberakinen aprobetxamendua sustatzeko helburuarekin, baina batez ere herritarrak gaiaren inguruan kontzientziatzeko asmoz. Astelehen arratsaldean Aiako Alkar elkarte gastronomikoan egin zuten lehen saioa, eta atzo arratsaldean Orioko Muskuilu Harria elkartean bigarrena. 

Tailerrean gauza baliagarriak ikasi zituztela adierazi dute parte hartzaileek. Esate baterako, iraungitze data eta ahal dela noizko kontsumitzea komeni den dioen dataren artean dagoen aldea, hozkailuan jakiak nola gorde eta abar. Azalpenak entzuten bitartean, hozkailuko soberakinekin barazkiz betetako alberjiniak prestatzen ikasi zuten, eta prestatu ostean, jan egin zituzten, ardo baten laguntzarekin.

(Argazkiak: Aiakoak UKUErenak dira, eta Oriokoak, Jokin Iriondorenak)

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!