Aitor Arregi herritarren galderak erantzuten hasi da

Erredakzioa 2023ko mai. 23a, 15:00
Aitor Arregi herritarren galderak erantzuten hasi da

Datorren maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan, Aiako EH Bilduren alkategaia izango da Aitor Arregi.

1. Pandemiaren inguruan, auzitegi konstituzionalak kondenatu zituen gizartearen eskubideen indibidual eta kolektiboen inguruan zein da zure iritzi edo posizioa? Bizi izan genuen Osasun alarma horretan, hartu ziren neurri guztien alde al zaude? Naiz eta giza eskubideak eta lege konstituzionalak zapaldu eta gainditzen baiziren ere?
Peio

Pandemiak pausua aldatu zigun gizarte bezala. Ezagutzen ez genuenak, gogor mugitu zizkigun oinarriak, eta berarekin batera gizartearen eta norbanakoaren eskubideak zalantzan jarri. Nekez egon naiteke ezarri zituzten neurri guztien haiekin ados, asko absurdo hutsa izaterainokoak iruditu zitzaizkidalarik.
Norbanakoaren eskubideak urratu ziren gehiegitan nire ustez, gizartearen zaintzaren aitzakian.

2. Hurrengo hauteskundetan, herrian batzarre edo plataforma bat sortu da aukera berri bat bezela. Zein da honen inguruan zure iritzia? Demokrazia horizontalean oinarrituta dagoela dirudi, hau da herritarron partaidetza eta guztion arteko erabakietan. Nola ikusten duzu herria aurrera eramateko aukera edo eredu hau?
Peio

Herritarrek herriarekiko kezkak azaldu eta horren baitan elkarlanerako gaitasuna erakustea txalogarri dira niretzat. Herriaren funtzionamenduak horrela izan behar duelakoan nago. Herri eta auzoetan dauden ideia ,kexa, iradokizun etab. Udaletxera eraman eta aztertuak izan behar dute.
Aiako Eh Bilduren lan ildoa hortik joango da. Udaletxean mahai desberdinak osatu beharko genituzke, garraio, kirola, kultura, nekazaritza, turismoa...etab. Eta herritarra erosoen sentitzen den mahaira gerturatu arazi, bertan bere ekarpenen bidez lan egiteko. Berdin auzoekin ere, auzo elkarteekin beraiek ezagutzen dituzten behar eta gabeziei aurre egin eta ideia berriekin auzoak indartu.

3. Dakigun bezela, Euskal herri mailan proiektu eolikoak ari dira onartzen eta beste asko planteatzen. Herri batzuetan, herritarrak beren desadostasun orokorra aipatu dute uldalari eta bertan mozio bat aurkeztu nahi izan dutenean udalako alkatea eta zinegotziek ez diete onartu. Ondo iruditzen zaizu UDAL batek beren herritarrei horrelako gai baten inguruan uko egitea? Zein da zure iritzia planteatzen eta proiektatzen ari diren eolikoen modelo honetan? Aiako biztanleak proposamen hauen aurka badaude zein izango da zure kompromezua?
Mikel

Lehenik eta behin, ez dut ulertzen mozioa ez onartu izanaren arrazoia. Herritarrek eskatua bada, gutxienekoa eztabaidatzea eta erantzutea baita. Ez dut gezurrik esango, ez dut behar bezalako informaziorik gai honen aurrean, hala ere , ezarria izan nahi den ororen aurka nago. Ingurumena, baserria eta inguruak gutxiago kaltetuko dituen eredu baten alde egin beharko litzatekeelakoan nago, eguzki panelak esaterako.
Eta noski aiarrak proposamen hauen, eolikoaz ari naiz, azaltzen badira , konpromisoa garbia da, herriaren hitza onartu eta beste aukera batzuk bilatu adostasunean.

4. ABB Batzarre edo plataformakoei egindako galderetan, pandemiaren inguruan egindako galderak eta alkategaiaren erantzuna interesgarria iruditu zait. Denok dakigu auzitegi konstituzionalak, bizi izan genituen eskubide indibidual eta kolektiboen murrizketak kondenatu egin zituela. Oraindik horrela gobernuko inorrek ez du inolako ondoriorik izan beren ekintzengatik. Legea ez da denetzako berdin? Auzitegi konstituzionalak kondenatu ondoren, estatuko gobernuko eta autonomietako gobernukoek ez al lukete horri buruz erantzun beharko? Zein da zure iritzia?
Maria

Tamalez ez, legeak denontzat berdin badira ere, hauek ez dira berdin ezartzen eta hauek haustearen ondoriok jasatea ez da berdina guztiontzat.
Noski estatuak eta autonomietako gobernuek erantzun beharko luketela, baina ez digutela erantzungo ere seguru xamar dut.
Eta bestalde horren aurrean herritarrok dugun utzikeria ere tamalgarri zait.

5. Bilduko zinegotziekin zenbateraño adostuta ateratzen dira aurrera udal proposamenak ?Azkeneko lau urte hauetan ze proposamen egin dituzue udaletxean eta zenbat izan dira onartuak?
Xabi

Iritsi izan gara adostasunetara udal gobernuarekin, esate baterako aurrekontuetan sartu izan ditugu gure emendakinak eta batzutan aintzat hartuak izan dira.
Hala ere bi partiduko sistema honekin EAJ-PNV 6 zinegotzi eta BILDU 5, heurek ez dute gure beharrik gobernatzeko eta nekagarri egiten da lanketa bateratu bat ematea. Sinesten dugu benetako elkarlan bat bideragarri dela, borondate politiko baten baitan ,eztabaidatuz,adostasunetara iritsi beharra dagoela ,horrek balio gehigarri bat ematen baitio Udaletxeari.

6. Aian baserri munduan gainbeherakoa oso nabaria da azkeneko urte hauetan, nola landu dezute gai hau EAJkoekin eta nola lantzeko asmoa dezute?
Aitor

EAJ-PNV rekin ez dugu baserriari buruzko lanketarik egin. Eta gure lan egiteko modua mahaien bitartez izango zen, non mahai horretan udaleko alderdiez gain , baserritarrak eta kezka hori duten herritarren arteko lanketa bat eginaz. Baserria bizitzeko era bat da , ezta ustiapen handietara mugatzen, eta Aiako EH BILDUtik ahaleginak egingo ditugu baserritik bizi nahi duten aiarren alde.

7. Zerk bereizten zaituzte Batzarre Burujabetza herri plataformatik?
IÑIGO

ABB sortzez ez da alderdi politiko bat. Guk EH BILDUn topatu dugu, izan nahi dugun herria gauzatzeko lan tresna.
Estruktura baten laguntza jasotzen dugu, beraien ideiekin bat egiten dugu, nola ez ,baina hartzen diren erabakiak Aian eztabaidatuak eta adostuak dira. Guk badugu izan nahi dugun Euskal Herriaren irudi bat, euskalduna, ezkertiarra, feminismotik, ekologismotik eta izan nahi dugun Aia ere horrela amesten dugu.

8. Nolako zailtasunak/erreztasunak izan dituzue Aiako udalea azken legegintzaldian zuen proposamenak aurrera eramateko?izan alduzue aukerarik aurrekontuetan parte hartzeko?Nolako izanda zuen harremana udal gobernuarekin?
Andoni

Sistema hau dugun bitartean EAJ-PNV 6 zinegotzi EH BILDU 5 beti egongo gara beraien borondatearen baitan. Guk landu ditzakegu gure proposamenak aurrekontu , eta proiektu desberdinetan, eta beraiei helarazi, baina azken finean, hogeita hamaika eskutik beraientzat.
Udal gobernuarekin harremana hobetu bada ere , ez dugu benetako lanketarik erdietsi urte hauetan.
Guk sinesten dugu benetako jardun politiko batean, eztabaidatik, elkarri entzutetik, mahai gainera eramaten diren proiektuak aberasgarriago bihurtuko dituena.
Informazioa helarazi udal gobernuan dauden alderdiei,herritarrei nola ez, partaidetza sustatu behar da , guztion onurarako, eta ez norbere etxean sukaldatua zerbitzatu

Agurra

Aiako EH BILDUk , herritarren partaidetza nahi du erabaki gunetan. Udaletxea bere sentitu arazi nahi die herritarrei, horretarako gure bidelagun izatea nahiko genuke. Emaitzetatik haratago, herria egiteko eta gauzatzeko beste bide bat badela sinetsita gaudenez ez dugu elkarlana baino formula hobeagorik ezagutzen.


KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!