Urteroko surf-saioarekin hasi du denboraldia Berdin-Berdinak elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Berdin-Berdinak 2019ko ira. 2a, 15:00

Larunbatean Antilla hondartzan bildu ziren Berdin-Berdinak elkarteko kide eta lagunak.

Abuztuaren 31n, larunbatarekin, denboraldi-hasierako surf-saioa egin zuten Berdin-Berdinak elkarteko kide eta lagunek Antillako hondartzan, Orioko Surf Taldearekin batera antolatuta. Goizeko 10:30ean bilduta, aurrena uretan ibili ziren eta, ondoren, hamaiketakoa egin zuten malekoian, surfeko lokalaren aurrean.

Saio arrakastatsua
Urtetik urtera lagun gehiago juntatzen da saio inklusibo honetan eta, alde horretatik, aurtengoak aurreko marka guztiak hautsi ditu. Estimatzekoa da, beti bezala, gure laguntzaileen bultzada eta, batez ere, beren alea gehitzera etorri diren surfista boluntarioen lana. Muxu handi bana guztiei!

Ikusi argazki galeria Berdin-Berdinak elkartearen blogean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!