Arraun-entrenamendu bereziak

Erabiltzailearen aurpegia Berdin-Berdinak 2023ko eka. 15a, 09:54
Berdin-Berdinak elkarteko kideak zortzikoan entrenatzen Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariekin. (Berdin-Berdinak elkartearen bloga)

Berdin-Berdinak elkarteko arraunlariak denboraldia bukatzen ari dira  eta, hori dela eta, bi entrenamendu berezi egin zituzten aurreko astean, errioan.

Berdin-Berdinak elkarteko arraunlariek bi entrenamendu berezi egin zituzten aurreko astean. Ostegunean, ekainak 8, zortzikoan ibili ziren, arratsaldez, Orioko neska-mutil gazteekin batera. Bi zortziko atera zituzten uretara eta bietan ibili ziren arraun-klubeko eta Berdin-Berdinak elkarteko arraunlariak batera, nahasita. Errioan gora eta behera ibili ziren eta, bukaeran, elkarren lehian ere aritu ziren, giro ederrean.

Jarraitu irakurtzen Berdin-Berdinak elkartearen blogean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!