'Hartu musikaren olatua' kanpaina abiatu du Danbolin Musika Eskolak

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2021ko eka. 17a, 15:00

Herritarrak Danbolin Musika Eskolan izena ematera animatu nahi ditu 'Hartu musikaren olatua' kanpainak.

Danbolin Musika Eskolak matrikulazio-kanpaina berezia abiatu du aurten, 'Hartu musikaren olatua!' lelopean. Kanpainaren barruan hiru bideo labur prestatu ditu, sare sozialetan banatzeko.

Urtero bezala, datorren ikasturterako matrikulazioa bi fasetan egingo da. Hauek dira aurtengo datak: ekainaren 21etik uztailaren 2ra eta irailaren 1etik 7ra.

Musika-eskolaren eskaintza zein den jakiteko, honako loturan klik egin daiteke eta bertan dago azalduta zein instrumentu eskaintzen diren, irakasleak zein diren eta gainerako informazio guztia (datorren ikasturteko egutegi eta ordutegiak, prezioak, arauak…):

Matrikulazio-orria ere goiko estekatik deskargatu daiteke eta, gero, e-mailez bidali musika-eskolara, danbolinme@gmail.com helbidera. Matrikulazio-orria eskuz entregatu nahi duenak Danbolin Musika Eskolaren bulegora jo behar du goian adierazitako egunetan eta ordutegi honen barruan: 10:00etatik 14:00etara eta 14:30etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jo Danbolin Musika Eskolara (Iturbide kalea, 18. 943 833 727 telefonoa).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!