Udalak 'Orio 2030' parte-hartze prozesua abiatu du

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Orio 2015ko ots. 18a, 10:32
Udalak 'Orio 2030' parte-hartze prozesua abiatu du, Plan Orokor berria herritarrekin lantzeko. Bost bilera ireki. 'Orio 2030' parte-hartze prozesuaren lehen fasean bost bilera ireki egingo dira kultur etxean: Otsailaren 17an, asteartea, 20:00etan: Planaren azalpen orokorra. Otsailaren 24an, asteartea, 20:00etan: Planaren azalpena, eremuz eremu. Martxoaren 3an, asteartea, 20:00etan: Mugikortasuna. Martxoaren 10ean, asteartea, 20:00etan: Dotazioak eta espazio libreak. Martxoaren 12an, osteguna, 20:00etan: Natur baliabideak eta lurzoru urbanizaezina.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!