10 puntu

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Orio 2015ko abe. 21a, 22:39
Plan orokorrean adostutako prozesua zalantzan.

http://karkara.eus/orio/1450341829384

1. Salatxo aretoak ez omen du arautegia betetzen. EAJk gobernatzen zuen garaian eginiko lokala da bada, hasieratik pentsatu besterik ez zuten. Akatsa haiek egin zuten ez ondorengoek. Gainera, entzun egin behar.

2. Euskaltegia egitea EH Bilduren ekimen argi eta garbia izan da. Kudeaketa guztia egin ondoren zinta moztea ez da meritua.

3. Ludotekan ere kudeaketa guztiak egin ondoren zinta moztea tokatu zaio EAJri. Lau hilabetetan proiektua aurrera ateratzeko gai izan bazarete, zergatik ez zen gauzatu 2007-2011 legealdian? Zinta moztu besterik ez duzue egin, dena lotuta utzi zuen EH Bilduren gobernuak.

4. Finantziazioei dagokionez, herritarrak ez dira babotzat hartu behar. Talde politiko guztiek dakite urteko kontuak onartzean erabakitzen direla gastuak, eta EH Bilduk eginiko aurrekontuak dira 2015ekoak. EAJk kontra bozkatu zituen aurrekontuak. Ezezko botoa. Eta kontu horiek emandako fruituak EAJrentzat? Ez hartu inor inuzentetzat. Orduan erabaki ziren, eskolako saskien, euskaltegiaren, ludotekaren eta kale garbiketa berriaren finantziazioak nola egingo ziren. Azken hori egiteke dago… zerren zain zaudete?

5. 2014ko zor bat likidatu duzuela? Aurpegia behar du hori esateko! Bukatu gabeko espediente bat sei hilabete beranduago itxi da. Hor duzue zor horren azalpena. EH Bilduk gobernatutako legealdian 1.500.000 euroko zorra ordaindu behar izan zen Arraunetxen, Zaldua familiari 215.000 euro, eta 40 urtetik ordaindu gabe zegoen beste zor bati ere aurre egin behar izan zion besteak beste. Horiek, nonbait, ez dituzue gogoan.

6. EAJk tasen %80a izoztea proposatu duela? EAJ eta EH Bilduren arteko eztabaida ez du jendeak ulertuko, 2016an nabarituko dute herritarrek poltsikoan. Orduan kobratuko dira eta zergak eta tasak. Gezurrak bide laburra du.

7. Ikastolarako laguntza? EAJ izan zen aurreko legealdi amaieran onartu genuen laguntza blokeatu zuen bakarra. Abstenitu egin zen laguntza onartzerako garaian.

8. Hezkuntza batzorderik ez da egin oraindik eta prentsari esker jakin dugu EAJko zinegotziak dioenaz. Guri informazioa batzordeetan eta euskaraz, mesedez. Ez dugu nahi informaziorik prentsan, are eta gutxiago gaztelaniaz.

9. Zaborraren tasak %15 igo nahi zenituzten EAJren aldetik. Guk igoera %5ekoa izatea proposatu genuen eta gainerako defizita, orain arte bezala, Udalak bere gain hartzea.  Azkenean PSEko Ana Priederen proposamena hartu behar izan dugu ontzat eta tarifak %8 egingo du gora. Kontratuak berrikusi behar direla diote alderdi guztiek. Aurreko legealditik zuen zain gaude. Guk martxan jarri genuen finantziazio plana.

10. Azken Karkaran idatzi zenutenaren harira… Atzera erortzeko modukoa, beldurgarria, zen Udalean sartu ginenean mahai gainean ordaintzeko geneukan guztia. Ez zaudete inori lezioak emateko moduan

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!