No news? Good news?. Aurreko legealdian, hondakinen kudeaketak bete zituen ia gai politikoei zegozkien titular gehienak egunkari guztietan. EHBilduk, hondakinen arazoa jarri zuen mahaiaren gainean eta berehala sortu zen eztabaida. Eztabaidatik aterata ordea, alderdi guztiak helburu bakarrean egin zuten bat, birziklapena. Orioko udalak, hondakinen mahaia sortu zuen 2011. urtean, eta %70ko birziklapen maila lortzea izan zen mahai honen helburua. Hondakinen birziklapenean pausuak emateko ekintzak diseinatu eta denen artean gauzatzea. Honako ekintzak burutu ziren aurreko legealdian besteak beste, herritarrak, udala eta urola kostako udal elkartearekin batera: 1.) “Ez da marroia, birziklatzea beharrezkoa da” kanpaina 2.) “Ontziratu zaitez” kanpaina 3.) Orioko kontenedoreen mapa berregituratzen 4.) Kontenedoreen guneak txukuntzea 5.) Soterratuen murriztea 6.) Birziklapen ikastaroak ematea 7.) 4 auzokonpost guneak sortzea 8.) Herriko parkeetan birziklapen guneak ezartzea 9.) Autokonposterako kanpainak burutzea 10.) Hondakinak murrizteko ikastaroa 2016ko maiatzean gaude, eta oraindik legealdi berrian ez da hondakinen mahairik konbokatu. Ez da birziklapen planik aurkeztu. Badirudi EAJren gobernuak helburua aldatu duela. Birziklatzetik erretzera pasa da. Oriotik oso kilometro gutxira eraikiko den errauskailu kontaminantea eraikitzearekin, arazoa desagertuko dela sinetsiarazi nahi da. Azken hilabetean zenbait mediotan agertutako mediku txostenek azaldu dutenez, osasunarentzat erabat kaltegarria da errauskailu baten ondoan bizitzea, minbiziak sortu, arazo genetikoak areagotu eta arnas aparatuarekin zerikusia duten gaisotasunak areagotzen dituelako besteak beste. EAJri ahaztu zaizkio herri galdeketak. Ahaztu zaio birziklapena, ahaztu herritarrak. EHBilduk ez du nahi errauskalurik Zubietan, ez inon. Herri kontsulta bat nahi dugu etxe ondoan errauskailurik nahi dugun galdetzen duena. Hondakinen mahaia konbokatzea nahi dugu, udal gobernuaren lehentasunak hondakinen inguruan zeintzuk diren jakiteko eta plangintza zein den ezagutzeko. Hondakinei buruz ez hitz egiteak arazoa ez du konpontzen, areagotu egiten du. EHBildu-Orio, 2016-04-30

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!