Gehiago EZ !!

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Orio 2016ko uzt. 4a, 10:32
Gehiago EZ !! Oso gaztea zen, bizitzeko grina eta umorea soberan zituen Axierrek, bat batean zorigaitzezko lan istripu baten ondorioz joan zaigu. Elkartasun eta babes osoa lehenik familia eta gertuko guztiei. Enpresako lan Batzordeak argi adierazi du prekarietate egoerak eragindako lan istripu bat izan dela. Egonkortasunik gabe, lan ordu mugagabeak, seguritate protokolorik gabe, miseriazko soldatak …, guzti hau dago prekarietatearen atzetik, onura ekonomikoak lan eskubideen gainetik. Zoritxarrez gaur egun lan merkatura sartzen diren gehiengoak egoera hau jasan behar izaten du, eta bereziki gazteak dira gehien pairatzen dutenak. Ez dugu horrelakorik berriro gertatzerik nahi, guztion artean lan prekarietatea ezabatu behar dugu. Aiako eta Orioko EHBildu 2016-07-03.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!