Ostiralean, arratsaldeko 20etan

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Orio 2019ko mai. 15a, 20:30
Orioko EH Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia egingo du ostiralean; hilaren 17an, 20:00etatik aurrera, herriko plazan. Herriko hainbat hautagairekin batera, Anuska Esnal
alkategaiak eta Nerea Kortajarena legebiltzarkideak parte hartuko dute ekitaldian.

Jai giroan ospatuko du koalizioak maiatzaren 26ko hauteskundeei begira jendaurrean egingo duen azken agerraldia. Ekitaldi politikoaz haratago, herritar guztiak daude gonbidatuta doan eskainiko den pintxo- poteoaz gozatzera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!