Anuska Esnal Olidenek hartu du Orioko alkate makila

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Orio 2019ko eka. 15a, 09:16

EH Bilduko kideen sei aldeko bozkek hala erabakita, Jose Angel Zaldua (EAJ-PNV) alkatearen eskutik jaso du Esnalek alkate makila

 

 

Goizeko 09:00etan eman zaio hasiera legealdi berriko lehen udalbatzarrari. Adin mahaia eta Orioko udalbatzarra eratu eta gero, datozen lau urteetarako alkatea aukeratu da. Ainara Munduate, Xabier Ibarguren, Beñat Solaberrieta, Bakartxo Oliden eta Bittor Andresen babesarekin, Anuska Esnal Oliden izango da Orioko alkatea. 

 

Erantzukizuna eta ardura nabarmendu ditu Esnalek bere lehen hitzetan: “Errespetuz, herritar guztientzat eta herriarentzat lan egiteko prest gaude. Esperientzia eta balio askoko taldea delakoa gurea. Horregatik, uneoro aipatu dugun elkarlanerako zubiak eraikitzen jarraituko dugu guztiekin, parte hartzea sustatuz eta herritik eraginez. Denontzako dagoelako lekua, denok egon behar dugulako”. 

 

Pasa den maiatzaren 26ko hauteskundeetan, 1.257 bozka eta 6 zinegotzi lortuta, aurrenekoz, lehen indarra izatea lortu zuen EH Bildu Oriok.  

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!