Orioko IV. Bertso Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Errikotxia 2015ko mar. 5a, 11:33
Korrika kulturalaren programazioaren barruan, Orioko Taldekako IV. Bertso Txapelketa

Korrika kulturalaren programazioaren barruan, aurten ere Orioko Taldekako Bertso Txapelketa antolatu dugula jakinerazten dizuegu.

Orio eta Aiako 12 bertsolarik parte hartuko dute bertan martxoaren 21ean zehar 3 saio izango dira herriko taberna ezberdinetan. Bertsolariez gain, epaileak, artista-gonbidatuak eta aurkezleak ere beharko ditugu, beraz edonork laguntzeko gogoa izan ezkero, guri komentatu besterik ez dauka.

Gauzak gehiago zehaztu ahala, informazio gehiago emango dizuegu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!