Zatoz bertso-eskolara

Erabiltzailearen aurpegia Errikotxia 2015ko urr. 2a, 13:41

Aspaldiko urtetan isilean egon ondoren, 2015/16 ikasturtean Orion umeentzako bertso eskola martxan jartzera doa.

Errikotxia bertso taldearen eskutik, astean behin bertsoaz gozatzeko aukera izango dute horretarako gogoa duen herriko umeek. Bertso eskola ostiraletan, 17:00etatik 18:00ak bitartean izango da, Kosta-tailerrean. LH3tik LH6ra bitarteko Orioko ume guztientzat izango da irekia, eta lehen eguna urriaren 9a izango da. Lehen egun honetan, gurasoak ere gonbidatuta zaudete, bertso eskolako urteko martxaren berri izan dezazuen.

Interesa duten umeek eskuragarri dute izen-emate fitxa herriko ikastetxeetan, eta urriaren 7a da izena emateko azken eguna. Bertso eskolan parte hartu ahal izateko, ez da zertan Orioko ikastetxeetako batean ikasi behar. Herritik kanpo ikasten dutenek ere badute izena emateko aukera.

Ordutegia ondo ez datorkienek baina hala ere interesa dutenek, izen emate fitxa bete eta oharretan jakinarazteko aukera izango dute, bestelako ordutegiren bat proposatu eta aukerak aztertzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!