Bertso Eskola: Izen ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Errikotxia 2023ko ira. 15a, 15:30

Zabalik dago 2023-2024 ikasturterako Bertso Eskolan izena emateko epea.

Aurten ere Orio eta Aiako haur eta gazteek aukera izango dute beren bertso zaletasunaz gozatzeko. Aurreko urteetan bezala, adinaren eta gaitasunen arabera talde ezberdinak osatuko dira eta bakoitzari dagokion mailaren araberako klaseak izango ditugu.

Klasea astean behin izango da eta, oraindik eguna zehartu gabe dagoen arren, eguerdiko ordu bata eta erdiak eta ordu biak eta hogei bitartean izango da Kosta Tailerrean, Errikotxia Bertso Elkarteak duen lokalean. Urte osoko matrikula 40 eurokoa izango da.

Interesa izanez gero, harremanetan jarri mesedez Iñaki (635720240) edo Mikelekin (615767436).

Animatu!

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!