Orioko Udaleko zinegotzi guztiek parte hartuko dute Euskaraldian

Erabiltzailearen aurpegia EuskaraldiaOrio 2018ko urr. 31a, 13:45
Udaleko zinegotzi guztiek eman dute izena dagoeneko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den Euskaraldirako; batzuk, ahobizi gisa eta beste batzuk, belarriprest gisa. Zinegotzi guztiek eman dute izena; baina argazkian bat falta da, etortzerik izan ez zuelako.
Orioko Euskaraldiko lantaldeak proposamena egin zien herriko elkarte eta taldeei, hamalau laguneko 'traineruak' osatzeko, Euskaraldiari babesa agertzeko eta Orioko jendea izena ematera animatzeko. Orioko Udalak ekaineko udalbatzarrean onartu zuen, aho batez, Euskaraldiari babes ematea eta orain beste pauso bat egin du: Udala osatzen duten 13 zinegotziek Euskaraldian izena eman eta trainerua osatu dute, euskara-teknikaria patroi dutela. Horren bidez, herritarrak animatu nahi dituzte izena ematera eta Euskaraldian parte hartzera ahobizi edo belarriprest gisa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!