Yerai Aranguren aiarra, Vans Rolling Master Weeken parte hartzeko prest

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2020ko abu. 10a, 11:25

Sei urterekin, Vans Rolling Master Week patinatzaileen ekitaldi ibiltarian parte hartu ahal izateko bideoa bidali du dogwaymedia.com webgunera Aranguren aiarrak.

25 urtetik beherako skaterrei bideratutako ekitaldia da Vans Rolling Master Week, eta aurten hautatutako bederatzi patinatzailek izango dute bertan parte hartzeko aukera. Dogwaymedia.com  webgunean daude ikusgai parte hartzaileen bideo guztiak, horien artean, Yerai Aranguren aiarrarena. Sei urte besterik ez baditu ere, aise moldatzen da lau gurpildun oholaren gainean. 

Bideoa bidali duten skater guztien artetik bederatzi aukeratuko ditu epaimahaiak ekitaldi ibiltarian parte hartzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!