Unai Manterola Orioko apaiz ohia, Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko abe. 29a, 14:00

Hemezortzi urtez Orioko apaiz izan ostean Donostiako Artzain Onaren katedralera aldatu da zumaiarra. Bere eguneroko jardunaz, Donostiako Elizbarrutiarenaz, eta eliza katolikoaren joerez egindako galderak erantzun ditu Euskadi Irratian.

Arrasto sakona utzita lekualdatu da Oriotik Unai Manterola. Donostiako eliza nagusiko apaiz laguntzaile izatea proposatu zion Fernando Prado Gipuzkoako gotzainak, eta pare bat hilabete daramatza hiriburuan, ardura horrekin. Gipuzkoako apaizik gazteenetakoa izanagatik, ia bi hamarkada badaramatza elizgizon lanetan Manterolak eta aldi horretan gertatutako gizarte aldaketak izan ditu hizpide Faktoria saioan.

Unai Manterolari egindako elkarrizketa osoa entzun daiteke lotura honetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!