'Gure Zirkua heldu da' saioaren lehen atalean Orio izan da protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko urt. 23a, 15:00
'Gure Zirkua heldu da' saio berriko irudia. (EITB)

ETB1ek igandean estreinatu zuen lau atal izango dituen lan berria, eta zirkukoak herrian aurrera eta atzera ibili ziren programaren hainbat unetan. Saioan, Sua Enparantza Irabazi arte telesaileko aktoreari zirkuan lan egiten erakutsiko diote denen artean.

Udaren zati eder bat Orion egin ohi du azken urteetan Gure Zirkuak, eta ETB1 telebista kateak igandean estreinatu zuen Gure Zirkua heldu da saio berriko lehen atalean ere Orio izan zen protagonista: airetik hartutako irudi ederrak eta furgonetarekin zeharkatutako kaleak agertu ziren saioan, baita zenbait herritar ere.

Dokumental kutsuko saioan euskal zirkuaren erraiak erakutsiko dituzte Iker Galartza zirkuaren sortzailearen eskutik, eta Sua Enparantza izango da beste protagonista nagusia. Irabazi arte telesaileko aktoreak zirkua barrutik ezagutuko du, eta denen artean, bertan lan egiten erakutsiko diote.

Saioaren bigarren atalean, Orio utziko du Gure Zirkuak, eta Nafarroarantz abiatuko dira artistak.

Hemen ikus daiteke lehen atala, osorik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!