Orioko atletismo taldeko kideek Sevillako Maratoian parte hartuko dute bihar

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko ots. 17a, 16:49
Sevillako Maratoian parte hartuko duten oriotarrak Sevillako Urrearen Dorrearen aurrean; Imanol Bellido eta Juan Mari Hernandez falta dira argazkian. (Orioko Atletismo Taldea)

Guztira, 12.000 korrikalarik parte hartuko dute  bihar goizean Sevillako Maratoian.

Korrikarako zaletasuna barruraino sartuta dute Kamel Ziani Atletismo Taldeko kideek, eta 11 laguneko talde  bat Sevillan [Andaluzia, Espainia] da asteburuan, bihar goizerako antolatu duten maratoian parte hartzeko prest. Hala, gaur eguerdian entrenatzen eta hiria ezagutzen jardun dira, eta Guadalquivir ibaiaren ertzean kokatuta dagoen Urrearen Dorrearen aurrean ateratako argazki bidali dute Karkara.

Ilusioz gainezko heldu diote erronkari oriotarrek eta bihar maratoiaz gozatzera aterako dira, 12.000 parte hartzaileren artean. Gainera, antolatzaileek jakinarazi dute aurtengoan inoiz baino emakume gehiagok parte hartuko dutela lasterketan, 2.100 emakume korrikalarik hain zuzen ere, eta horien artean izango dira Orioko atletismo taldekoak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!