23. Korrika

Katalunia aldean ere, oriotarrek 23. Korrikarekin bat

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko mar. 21a, 11:00

Zaragueta Herri Eskolako eta Orio Herri Ikastolako DBH 4.mailako ikasleak ikasbidaian dabiltza Katalunian, aurrenekoak Calafelen (Tarragona) eta bigarrenak Tavasca-n (Lleida), eta bi aldiz pentsatu gabe, Korrikako lekukoa nahiz ikurrina, banderak eta kartelak hartu, eta kalez kale ibili ziren atzo euskararen aldeko aldarria lau haizetara zabaltzen, Karkarari bidalitako bideo hauetan ikus daitekeen bezala.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!