Pinu-beldarrentzako tranpa naturalak errio ondoko pinu ilararentzat

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa 2024ko api. 18a, 08:00
Plastikozko poltsak, tirolinako parketik skate parkerako bideko pinu ilaran. (Onintza Lete Arrieta)

Azken asteetan atentzioa ematen dute tirolinako parketik skate parkerako bidean dauden pinuek, enbor bakoitzak plastikozko uztai garden bat eta hari lotutako poltsa bana baitu. Orioko Udalean galdetu, eta azaldu dute pinu-beldarrentzako tranpa naturalak direla. Bestela, horiek akabatzeko airetik pozoi-lurrina botatzen omen da. Egunero ikasten dela zerbait berria, eta hortxe informazioa, beren buruei galdera bera egiten ari ziren herritarrentzat.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!