Motondon ehizatzea libre?

Erabiltzailearen aurpegia Herrio Natur Taldea 2014ko urr. 31a, 16:31
Itsas Enara ornitologia elkarteak aurkeztutako mozioa bozkatu zen atzoko udalbatzan. Mozio horrek Motondoko eremu babestuan ehiza galaraztea zuen helburu. Eta hemen atzoko udalbatzak, puntu honi dagokionean, eman zituen emaitzak: BILDUk 5 bozka mozioaren alde, ORAINek 2 bozka mozioaren kontra eta EAJk 4 bozka mozioaren kontra.

ORAIN eta EAJren kontrako bozkak ikusita, gure zinegotzien gehiengoa Motondon ehizean aritzearen aldekoa al da? Emaitzak ikusita, hala dirudi. Sinesgaitza!
Nola uztartzen dira eremu horren babesa eta ehiztariak bertan libre jardutea?
ORAIN, EAJ, noiz esan behar duzue Motondo babestutako eremua dela? Ezin dela bertan edozein jarduera egin? Noiz arte jarraitu behar duzue Motondori bizkarra emanda?
Motondo bizirik!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!