2. eskuko azoka

Erabiltzailearen aurpegia Herrio Natur Taldea 2015ko ira. 10a, 11:24

Irailaren 15etik 22ra ospatuko den Mugikortasun Iraunkorraren Europar
astearen barruan, Herrio Natur taldeak, bigarren eskuko azoka antolatu du. Bertan, mugikortasunarekin zerikusia duten materialak jarriko dira sal-erosten, hau da=bizikletak, kaskoak, patineteak, patinak, haurrak garraiatzeko motxilak, trizikloak... Beraz, etxean alferrik dituzuen materialak saltzeko aukera izango duzue (salneurria norberak jarri beharko du) eta behar duzuenak erostekoa.

Azoka Irailaren 19an egingo da Herriko plazan. Goizean, 9etatik 10etara salgai jarriko den materiala uzteko tarte bat egongo da. Ondoren, 10etatik 13etara jasotako materiala salgai jarriko da. Azkenik, 13etatik 14etara saldu ez den materiala jasotzeko tartea izango da.

Aukera ederra gauzei berrerabilpen bat emateko!
Animatu eta hasi sotoak eta trastelekuak miatzen!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!