Hasi jostailuak prestatzen!

Erabiltzailearen aurpegia Herrio Natur Taldea 2015ko abe. 9a, 11:12
Abenduaren 20ean, igandea, Herrio Natur Taldeak antolatuta, 6. Jostailu Erabilien Azoka izango da goiz osoan zehar Plazan (eguraldi txarra egiten badu, frontoian jarriko da). Horretarako etxeetan erabiltzen edo behar ez dituzuen jostailuak badituzue, orain duzue horiei guztiei erabilpen berri bat emateko aukera. Elkartrukea eta berrerabilpena sustatzea dugu helburu eta Gabonetako gehiegizko kontsumoaz ardura hartzea.

Abenduak 11 ostiralean: 16:00etatik 17:00era Zaragueta Eskolan izango gaituzue ekartzen dizkiguzuen jostailuak jasotzen. 16:30etatik 17:30era Ikastolan izango gara.

Abenduak 18 ostiralean, berriz, Plazan izango gara azken jostailuak jasotzen, 17:00etatik 19:00era.

Abenduaren 20ean, igandea, 6. Jostailu Erabilien Azoka izango da goiz osoan zehar Plazan (eguraldi txarra egiten badu, frontoian jarriko da).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!