Bigarren eskuko azoka 2016

Erabiltzailearen aurpegia Herrio Natur Taldea 2016ko ira. 9a, 08:30

Aurten, irailaren 16tik 22ra ospatuko den Mugikortasun Iraunkorraren Europar Astearen barruan, Herrio Natur taldeak, bigarren eskuko azoka antolatu du. Bertan, mugikortasunarekin zerikusia duten materialak jarriko dira sal-erosten. 

Irailaren 16tik 22ra bigarren eskuko azoka izango da Orion. Mugikortasunarekin lotura duten materialak aurkitu ahal izango dituzue bertan: bizikletak, kaskoak, patineteak, patinak, haurrak garraiatzeko motxilak, trizikloak...

Beraz, etxean alferrik dituzuen materialak saltzeko aukera izango duzue –salneurria norberak jarri beharko du– eta behar duzuenak erostekoa.

Azoka irailaren 16an egingo da Herriko plazan.

  • Arratsaldean, 17:00tatik 17:30tara salgai jarriko den materiala uzteko tarte bat egongo da.
  • Ondoren, 17:30tatik 20:00tara jasotako materiala salgai jarriko da.
  • Azkenik, 20:00tatik 20:30tara saldu ez den materiala jasotzeko tartea izango da.

Antolakuntzak gogorarazten du saldu ez den materiala jaso egin beharko duela jabeak, Herrio Natur taldea ez dela material horrekin geldituko.

Bizikletaren oinarrizko mantenuaren tailerra

Aurten, berrikuntza moduan, bizikletaren oinarrizko mantenuaren inguruko tailer txiki bat eskeiniko da. Tailerra 18:30tatik aurrera izango da. Doakoa bada ere 10 urtetik gora eduki behar da bertan parte hartzeko.

Aukera ederra gauzei berrerabilpen bat emateko!

Animatu eta hasi sotoak eta trastelekuak miatzen!

Herrio Natur Taldea

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!