DONOSTIAKO 65. ZINEMALDIA

Ramon Agirre, euskal antzezleak, hiru filmetan hartu du parte eta hiru filmak sarietara hautatuak daude. HANDIA, OPERACION CONCHA eta FOR THE GOOD TIMES

1. HANDIA
 
Antzezleak: Eneko Sagardoy, Joseba Usabiaga, Iñigo Aranburu, Ramon Agirre, Aia Kruse

Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.

 

2. OPERACION CONCHA

Antzezleak: Jordi Mollà, Karra Elejalde, Unax Ugalde, Ramon Agirre, Bárbara Goenaga, Bárbara Mori, Mara Escalante, Alosian Vivancos

Marcos Ruiz de Aldazábal (Karra Elejalde), eskrupulurik gabeko enpresaria, porrot egin duen ekoiztetxe baten buru da. Etsi-etsian eta dirurik gabe, Marcosek eta bere taldeak plan bat antolatuko dute inbertitzaile milioidun bati iruzur egiteko. Horretarako, haien filmean lan egiteari uko egin dion Ray Silvela (Jordi Mollà) aktore prestigiotsuaren ordezkoa erabiliko dute. Donostia Zinemaldiaren esparruan hasiko da iruzur itzela, eta bertan ezer ez da izango dirudiena.

3. FOR THE GOOD TIMES

Familiako patriarkaren urtebetetzean, semeetako batek armairutik atera eta senideen tolerantzia proban jartzeko erabakia hartuko du. Baina gordeta dituen ustekabeak ez dira hor amaitzen.