DONOSTIAKO 65. ZINEMALDIA

NON. Eñaut Castagnet(Biarritz) eta Ximun Fusch (Larzabale, Baxenabarre), iparraldeko bi zuzendari hauek egindako filma, zinemaldiko Irizar sarietara hautatua.

NON

Frantziako hiri txiki bat, 2016ko lan-erreformaren garaian. Radial enpresak bere ateak itxiko ditu greba gogor baten ondoren. Jeansé, Juliette, Bruno, Christine eta Pierre kanporatze-prima iraingarria irensteko elkartu dira. Etxerako bidean, Brunok bortizki uko egingo dio jendarme-kontrol bati. Non film koralak langile talde baten kexa kutsakor eta sumindua kontatzen du. Kuadrilla bat eromenean murgilduta, gelditzen zaien gizatasun apurra mantentzeko.