“Bizitza oraina biziz soilik gozatu dezakegu”

Erabiltzailearen aurpegia
Donostiarra da jatorriz Yolanda Urreizti Aldalur yoga irakaslea,  egun Orion bizi bada ere. Gustura dago Orion bere seme Aimarrekin, itsasoa, mendia eta ibaiaz inguraturik

“Bizitza oraina biziz soilik gozatu dezakegu”

 

 

Donostiarra da jatorriz Yolanda Urreizti Aldalur yoga irakaslea,  egun Orion bizi bada ere. Gustura dago Orion bere seme Aimarrekin, itsasoa, mendia eta ibaiaz inguraturik.  Horrek naturarekin  eta gure funtsarekin  konektatzen laguntzen dio.  Oso gustuko du,  besteak beste,  Itsasoan oinutsik ibiltzea, irakurtzea, mendira joatea, isiltasuna, bere buruarekin  eta lagun on batekin egotea.  Atzerrian hamaika urte igaro zituen Yolik.  Minesotan, Estatu Batuetan, egin zituen  heziketa fisikoko ikasketak. Entrenatzaile pertsonal gisa ere aritu zen. Han-hemenka  haurtzaindegietan, gimnasio eta institutuetan lan egin zuen karrera amaitu artean. Yoga Zestoako SanaTana Dharma eskolan ikasi zuen. Eta jakin badakigu, yogako irakasleei izen berezia jartzen zaiela: Yolirena Durgaia da,  hau da, barruko oztopo eta gatazka emozionalak gainditu eta berriro maitasunera gidatzen gaituen indarra.

Txikitan misiolaria izan nahi zuen Yolik, jendeari bizitza hobea lortzen laguntzeko.  Reikia, yoga, dantza, meditazioa tarteko, Yoliren helburua mundu hobea egitea da. Eta ildo horretatik abiatuta, 2018. urtean Danha Yoga eskola sortu zuen. “Bizitzak eskaini didana berriro bizitzari bueltatzea nahi nuen,  nire dohaiak eta zerbitzuak bere esku jarriz. Horregatik  Dana Yogha eskola irekitzea erabaki nuen”.

Zer eskaintzen duzu zure ikastaroetan?

 Batetik, banakako lana, couch baten antzerakoa. Gogoa kontrolatzeko tekniken bidez  pertsona poliki-poliki gai da bere barrena askatzeko eta berak nahi duen bizitza sortzeko.  Reikia ere eskaintzen det,  Japoniatik etorritako reiki usui:  bertan eskuak jartzen dizkiot pertsonari eta energía kanal bat bilakatzen naiz. Unibertsoko energiak tresna gisa erabiltzen nau  eta ohatilan dagoen  pertsonari bideratzen diot energía, hark oreka lortuz  dezan  fisikoki,mentalki, nahiz espiritualki. Eta,  azkenik,  yoga klaseak eskaintzen ditut.  10-15 minutuko solasaldiaren ostean, arnasketak lantzen ditugu, emozioak, pentsamenduak , gorputza  eta nerbio sistema erlaxatuz, endorfinak edo zoriontasunaren hormonak sortuz. Ondoren asanak, luzaketakegiten ditugu. Eta azkenik, meditazio gidatu txiki bat eta erlaxazio goxo bat.

 Zergatik hasten da jendea yoga praktikatzen?

Arrazoi desberdin asko daude:  gorputza zaintzeko, osasuna zaintzeko, konzientzia garatzeko….

Zeintzu dira yogaren abantaila nagusiak?

Nor  zaren konturatzen zara,  zure mugak eta aurreiritziak ezagutzen zoaz eta egoeraren jabe egiten zara. Egoerak lasaiago  eta harrremanak hobeto  kudeatzen laguntzen dizu,  barrua  hausnartzen joaten zara,  aurreiritzi horiek alde batera utziz, lasaiago biziz, barruko bakea lortuz, jendearekiko harremanak hobetuz, gustorago sentituz, maitasunarekin konektatuz. Benetan zu zaren hori erakusten  duzu  eta ez gurasoek edota gizarteak esan dizutena.  Bizitzari begiratzeko era berri bat topatzen duzu, yogaren bitartez.  Oso garrantzitsua da bizitzari gutariko bakoitzak dituen dohaiak eskeintzea  zoriontsu izateko.

Yoga praktikatzea aholkatuko al zenuke?

Bai, denei aholkatuko nieke. Ikasle batzuk esan ohi didate yogarik gabe  bizitza betarurreko beltz batzuekin begiratzen zutela. Yogak,  aldiz, bizitza betaurreko distiratsu batzuekin begiratzen  eta bizitzak ematen dizkizun opari guztiak eskertzen erakusten dizu.  Zentzu berri bat ematen dio bizitzari.

Zergatik dago modan yoga?

Tristura bat dagoelako jendearen bihotzean eta  hobeto, alaiago eta lasaiago bizitzen ikasi nahi dutelako. Yogak  gauzei beste era batera begiratzen erakusten dizu , bizitzari emandakoa eskertuz  eta bizitzaz gozatuz.

Nola lortzen duzu zure energía positiboa jendearengana  iristea?

Nik egunero, minuturo, segundoro lantzen dut nire burua, nire alde guztiak begiratzen ditut,  bai maitagarrienak eta baita nire mugak  ere eta horiek maitatzen ikasten badut bakea aurkituz,  nire energía maila igo egiten  da,  maitasuna eta bibrazio positiboak lortuz eta besteek hori nabaritzen dute. Beti lan honetan ari naiz, hau da,   nire barrenak nola egiten duen lan ikertzen dut eta nola hitz egiten  didan eta norabide positibo  bat ipintzen diot,hots,  bizitzak eskaintzen didan guztiaz konturatzea, eskertzea eta maitatzearena eta nik hori bizitzen badut, bada,  besteei  zabal diezaieket, batasuna eta elkarrulertzea  zabalduz. Egunero,  goizero ,nire burua lantzen dut, mantrak abestuz, ordubetez meditatuz. Bizitza oraina biziz soilik gozatu dezakegu. Eta nire buruari beti orainaz gozatzea gogorarazten diot.

Zer iritzi duzu inbidiari buruz?

Pertsonak inbidia duenean, ez du bere buruarengan sinisten, ez du bere gaitasunetan sinisten, ez da baloratzen. Baina inor ez da nor hori epaitzeko, beldurrak guztiongan baitaude.

Medikuaren tratamenduaz gain,  zer neurri har ditzakegu,  zure ustez,  gaixotasun larriei  aurre egiteko?

Minbizia eta gaixotasun gehienak gure pentsamendu toxikoen ondorio dira.  Pentsamendu toxiko asko badituzu, gibela kexatu egingo da.  Eta, behin  pentsamendu ezezkor horiek trabatzen badira,  minbizia ta horrelako gaixotasunak sor daitezke. Pentsamendu ezkor horiek  bake eta maitasun pentsamenduetara berbideratu behar ditugu.  Minbizia fisikoki elikagai egokien bitartez ere landu dezakegu eta emozionalki,  arnasketa landuz , gure burua maitatzera eramaten gaituzten pentsamendu eta ariketen bitartez.  Makrobiotika ere lagungarri izan daiteke.  

Zerk  haserrerazten zaitu gehienbat?

Lehen norbaitek gezurra esaten zidanean haserre sentitzen nintzen,  baina orain bestearen tokian jartzen naiz eta  neure buruari esaten diot pertsona horrek beldurra duela.  Pentsamendu mota horiek eta arnasketen laguntzaz bakea lortzen  dut.

Zein da zoriontasunaren gakoa,  zure ustez?

Bizitza eskertzea, oraina bizitzea eta denak bat garela konturatzea; daukaguna eskertzea gauzak desiratu beharrean.

Etorkizunari begira proiekturik ba al duzu?

Ayurveda masajea ikasten ari naiz uneotan eta laster eskaintzeko prest egongo naiz.

Zer egiten duzu etxeratzen zarenean?

 Abestu egien dut, mantra,  meditazioak egiten ditut, gitarra jo, , nire seme  Aimarri liburuak irakurri eta abar.
“Azkenik  yoga probatzeko gonbitea egin nahi diet oriotar guztiei eta eskerrak eman nahi dizkiet  Aimarrek  eta nik jaso dugun  harrera  onagatik”, esan digu Yolik agurtu aurretik.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!