Sunhai Uhegun eta Xabat Elortza oriotarrak 16 urtez eta 18 urtez azpiko Espainiako Atletismo Txapelketan parte hartuko dute.

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian corta 2021ko uzt. 15a, 20:14

Lasterketak Espainiako Atletismo Federazioko webgunean ikus daitezke, streaming bidez.

Sunhain Uhegun gazte oriotarrak 600 metroko finalerdietan parte hartuko du uztailaren 17an, larunbatean, arratsaldeko 18.30ak aldera, Lleidan (Herrialde Katalanak) jokatuko den 16 urtez azpiko Espainiako Atletismo txapelketan. Eta sailkatu ez gero, uztailaren 18an, igandean, arratsaldeko 19.00ak aldera 600 metroko finalean parte hartuko luke.

Xabat Elortza oriotarrak, bestalde, 2000 metroko oztopo finalean parte hartuko du uztailaren 25ean Huelvan jokatuko den 18 urtez azpiko Espainiako Atletismo txapelketan.

Lasterketak Espainiako Atletismo Federazioko webgunean ikus daitezke, streaming bidez.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!