Orioko Alebin neskak Joxan Huici II. Memorialeko txapeldunorde.

Pasa den larunbatean, apirilaren 23an, Joxan Huici II. Memoriala jokatu zen Andoaingo Ubitarte futbol-zelaian. Eta Orioko alebin neskak txapeldunorde geratu ziren.

Goizeko 10.30etan atera zen Oriotik Orioko alebin neska-taldea, Arkaitz eta Xabi entrenatzaile eta hainbat gurasoekin. Lehenengo neurketa eguerdiko 12.00etan jokatu zuten Goierri Gorriren  aurka eta oriotarrak irabazi zuten hiru gol sartuz. Emaitza: Goierri 1- Orioko 3 

Bigarren neurketan, 12.50etan,  Zarautz-A izan zuten aurkari eta Orioko alebin neskak izan ziren garaile. Emaitza Zarautz-A 0-Orioko 2 Eta 1go faseko hirugarren neurketan ere, 13.40etan hasita, oriotarrak izan genituen garaile bi goleko abantailaz: Orioko 2-Intxaurdi 0.

Txapelketaren 2. fasea arratsaldean jokatu zen. Orioko alebin neskak tinko jarraitu zuten.  Final-laurdena jokatu zuten Euskalduna taldearen aurka 1-5 irabaziz. Finalerdietan Goierri Gorri hartu zuten aurkari eta penaltitan 3-2ko emaitzaz garaipena lortu zuten, atezainak baloia langatik gora desbideratu eta gero.  Bai atezainak eta bai jokalariak aparteko lana egin zuten.

Eta 19.00etan finala jokatu zuten Martuteneren aurka,  0-4 galduz. Arkaitz entrenatzailearen esanetan “lehenengo zatian hiru aukera garbi izan genituen, Maddi Cotano, Maddi Erguin eta Djiara Ndaoren eskutik baina zoritxarrez ez ziren ate barruan sartu. Martutenekoak aldiz, gol bat sartu ziguten eta taldea pixka bat hondoratu zen aurkariak suspertu ahala”. “Dena dela, kriston txapelketa egin zuten, taldeen arteko maila haundia zela jakinda eta gure neskek finala jokatzea lortu zuten gainontzeko taldeei irabaziz” azpimarratu du Arkaitzek. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!