Martin Iriondo oriotarra nagusitu da 3000 metrotan 18 urtez azpiko Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian corta 2023ko abe. 24a, 09:29

Atzo jokatu ziren 18 urtez azpiko Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak, Donostiako belodromoan, eta Iriondok marka berria ezarri zuen.

Martin Iriondo nagusitu zen atzo, larunbata, Donostiako belodromoan jokatu zen 18 urtez azpiko 3.000 metroko proban, 8:28ko denbora eginda. Hala, Unai Arroyo tolosarrak ezarritako 8:36ko marka hobetu zuen 9 segundotan, marka berria jarriz. Aitor Rubio koordinatzailearen esanetan, “hasiera lasaia izan zuen lasterketak baina horrek ez zuen Orioko Atletismo Taldeko korrikalaria urduri jarri eta bere erritmoari eutsiz pixkanaka denak atzean utzi eta ikaragarrizko lasterketa egin zuen”.  Xabat Elortzak ere txalotzeko moduko lasterketa egin zuen, 8:45ko denbora markatuta; bere aurreko denbora 12 segundotan hobetu zuen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!