Oria ibaira kutsadura irteten ari da Zubietako erraustegitik

Erabiltzailearen aurpegia Irriparra berreskuratu!! 2022ko uzt. 13a, 21:14

Asteazken goizean konturatu da Zubietako auzokide bat Arkaitzerreka kutsatuta zetorrela. Arkaitzerreka Orioko itsasadarrean itsasoratzen da. Errekak ur garbia darama menditik datorrenean, erraustegira iristen da eta honen azpitik zikina irteten da. URA agentzia, eta Donostiako eta Usurbilgo Udaltzaingoa bertan izan dira laginak hartzen, oraingo honetan zer den aztertzeko.

Kontuan hartuta azken egunetan ez duela euririk egin, harridura da nagusi auzokideen artean. Zergatik doa zikin erreka bat-batean? Usurbilgo udaltzaingoa, Donostiakoa, URA agentziako kideak eta GHKko ordezkariak bertan izan diren arren, oraindik ez du inork adierazpen ofizialik egin.

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak salatu du URA agentziako teknikariak ez zuela laginik hartzeko asmorik, eta beraiek hartuko zutela esatean erabaki duela beraiek ere hartzea. Horrez gain, ondorengoa adierazi dute sare sozialetan: "Arkaitzerrekan berriro ere agertu diren isurien aztarnak, 2009an Zabalgarbik izan zuen lisibiatuen isurketekin antzekotasun handia du. Orduan, Bilbo handira ur edangarria eramaten duen Ordunte kanaleraino iritsi ziren lisibiatuen kutsaduraren eraginak".

Erreka hau bilakatu da hondakinak erretzeko azpiegituraren kutsadurari jarraipena egiteko arretagune nagusia azken urteetan. Adibidez, Guardia Zibilaren arabera, Arkaitzerreka behin baino gehiagotan kutsatu zuten eta arrainez gain hamabost ardi ere hil zituen, nahiz eta Gipuzkoako Ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensiok lehen kolpean ziurtatu kutsadura ez zuela erraustegiak sortu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!