Pazko asteko goizak kiroldegian!

Erabiltzailearen aurpegia KarelaKiroldegiaBPX 2015ko mar. 25a, 15:46

Aurtengo berrikuntza bezala, pazko asteko opor egunetan (apirilak 7,8,9 eta 10ean, hain zuzen) Karela Kiroldegian haurrentzako goizpasa bikaina egiteko aukera eskaintzen dugu. Adinaren arabera, eskulanak, jolas eta multikirola, piszinako jolasak edota padela egiteko aukera izango dute haurrek. Goizeko 9:30tan hasiko dira iharduerak eta 12:30ak arte iharduera ezberdinak burutuko dituzte. Informazio gehiago nahi izan ezkero 943894428 telefonoan argituko dituzte.

Animatu umeak opor egunetan kirola egitera!!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!