EMAKUMEENTZAKO AUTODEFENTSA

Erabiltzailearen aurpegia KarelaKiroldegiaBPX 2015ko api. 14a, 13:32

Larunbat hontan, hilak 18, Karela Kiroldegian emakumeentzako autodefentsa ikastaro bat burutuko da, goizeko 10:00tatik 12:00tara. Segurtasuna irabazi asmoz, oinarrizko teknika batzuk ikusiko dira egoera txar baten aurrean aplikatzeko.

Kiroldegiko abonatu zein ez abonatuek har dezakete parte (3€ abonatuentzat eta 5€ ez abonatuentzat) eta 16 urtetik gorako emakumeentzat bideratua dago ikastaroa.

Izena emateko Karela Kiroldegiko harreran bertan edota 943894428 telefono zenbakira deituta egin daiteke.

Anima zaitez!!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!