UDA SASOIAN!! Kirolaz gozatu

Erabiltzailearen aurpegia KarelaKiroldegiaBPX 2015ko mai. 12a, 15:57

Aurtengo hontan, Karela Kiroldegitik eskeintza berri batekin gatoz, adin guztietako haur eta nerabeei bideratuta: UDA SASOIAN!! Bertan Kiroldegian bertan zein kanpoan egiteko kirol eta iharduera fisiko desberdinak burutu ahal izango dira, hala nola padela, eskalada, igerilekua, futbola, hondartza eta puzgarriak izango ditugu. 

Uztailean bi hamabostaldi eta abuztuan beste bi planteatu ditugu, eta goizeko 09:30tatik 12:30ak arte jarraian garatuko da iharduera. Partehartzaileen adinaren arabera banatuko dira eta beraiei egokitutako kirol iharduerak egingo ditugu, udara zirraragarria pasarazi nahi diegu!

Izen emate epea irekita dago, beraz mugitu eta seme-alabak mugiarazi Kiroldegira animatuz. Bertaratuta edota 943894428 telefonora deituta informazioa zabaltzeko aukera duzue.

Udara hontan egunero kirola, egunero ezberdina: UDA SASOIAN!!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!