Igeriketa topaketak

Erabiltzailearen aurpegia KarelaKiroldegiaBPX 2015ko aza. 18a, 13:54

Antxoa, Aingira eta Izurde mailetakoentzako igeriketa topaketak! Beste mailetakoak ere festaz gozatzera animatu daitezke!

Karela Kiroldegiko igeriketa ikastaroetan parte hartzen duten eta antxoa, aingiria edo izurde mailetan dauden haur guztiek BPXPORT enpresak kudeatzen dituen instalakuntza ezberdinetako topaketetan parte har dezakete.

Topaketa hauek urtean zehar banatu dira, eta beste Kiroldegietako topaketetan ere izena eman daiteke, Karelan bertan. Gainera puzgarriak, jolasak eta merendola bat ere egingo dira topaketen harira.

- 2015eko abenduak 19: Lezo

- 2016ko martxoak 19: Orio

- 2016ko ekainak 11: Elorrio

- 2016ko uztailak 16: Lodosa

Animatu eta eman izena!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!