Kirol teknifikazio eta medikuntza zentroa

Erabiltzailearen aurpegia KarelaKiroldegiaBPX 2016ko urr. 6a, 14:34

Arraunetxean BPXport enpresak BPXTeknifikazio kirol teknifikazio eta medikuntza zentroa kudeatzen du. 

Kirolariei zerbitzu integrala eskaintzen zaio, kirola eta iharduera fisikoa era egokienean eta osasuntsuenean egin dezan.

 
Gure puntu garrantzitsuenetakoa kirol medikuntza da, bertan Kirol Mediku Eder Etxeberria oriotarra dugularik, jakingo duzuenez. Zerbitzua osatuz Kirol Kardiologian aditua den Xabier Arana medikuak ere ekokardiogramak egiten ditu. Horrelako zerbitzu osoa zentru oso gutxitan dago gipuzkoa mailan.

Behobia-Donostia lasterketa eta donostiako maratoia hurbiltzen ari direla eta, interesgarria iruditzen bazaizue kirolarien kontrola eta osasunaz zerbait egin nahi bazenute prest egongo ginala adierazi nahi nizueke. Batetik orion bertan zentru hau dagoela orion agian jende askok ez dakielako (gehiengoa inguruko herri eta gipuzkoa osotik baitatoz), baina baita gai oso garrantzitsua dela uste dugulako, lesio eta bapateko heriotzen arriskua gutxitzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!