Euskarari buruzko gaiak mahai gainean azaroaren 28ko plenoan

Erabiltzailearen aurpegia Karkara 2013ko aza. 27a, 09:45
Iluntzeko 20:00etan hasiko da Orioko Udalaren udalbatzarraren ohiko bilkura

Bihar, azaroaren 28a, iluntzeko 20:00etan hasita, ohiko bilkura egingo du Orioko Udaleko udalbatzarrak. Euskarari buruzko gai dezente izango dira, gainera, mahai gainean.

Honako gai hauek aztertuko dira:

1.- Adjudikatzea, egoki bada, Hiri Antolamendurako Plan Nagusia eta Orioko ingurumen-eraginaren ebaluazio bateratua egiteko lanak idazteko eta Udalari aholku emateko zerbitzuaren kontratazioa adjudikatzeko lehiaketa.

2.- Indarrik gabe uztea, egoki bada, Orioko Udalak 2013ko otsailaren 5ean egindako ezohiko bilkuran hartutako erabakia, kontratazio publikoetako espedienteetan aplikatu beharreko hizkuntz irizpideak onartzen dituena.

3.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren euskararen erabilera-plana, 2013-2017 aldirako.

4.- Onartzea, egoki bada, UEMAk proposatutako mozioa, abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Eguna dela-eta.

5.- Erakunde adierazpena onartzea, egoki bada, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari, Eusko Legebiltzarrak aho batez 2013ko otsailaren 28an onartutako transakzio-zuzenketa betetzea eskatuz.

6.- Eskariak eta galderak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!