Dimentsio handia hartu du Lilatonen 25. edizioak

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2014ko mar. 11a, 07:29
25 oriotar eta 5 aiar izan dira aurten emakumezkoak erabateko protagonista dituen lasterketa sonatuan

Urtez urte gero eta jende gehiago hartu izan du Lilatoi lasterketak. Emakumezkoei kirol eremuko protagonista izateko aurreneko dei hartatik gaur egun arte 25 aldiz egin da korrika saioa, Donostiako kaleetan barrrena. Edizio berezia izan da hortaz igandean, martxoaren 9an, jokatutakoa. 3.500 emakumek hartu zuten parte, inoizko gehiena. Urtero bezala, tartean izan ziren oriotarrak eta aiarrak ere: 25 oritotar eta 5 aiar.

More kolorez jantzi zen Donostia igandean goiz goizetik eta sekulako giroa izan zen egun osoan. Eguzkia lagun, aerobik saioarekin berotu ziren lasterkariak Bulebarreko kioskoaren aurrean. Giharrak prestatuta, 5 kilometroko ibilbideari ekin zioten txalo zaparrada eta animoen artean. Bulebarrean bukatu zuten saioa.

25. Lilatoiko sailkapena ikusteko klikatu hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!