Ikastolan ongizatea sukaldatuz

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2016ko ots. 22a, 10:07
Basque Culinary Center-ekoekin elkarlanean, aste honetan Ikastolan proiektu berri bat izango dugu: "Ikastolan ongizatea sukaldatuz" . Ikasleekin eta gurasoekin sukaldaritza tailerrak egingo ditugu.

Elikadurak pertsona baten osasunean eragin handia du. Osasunaren Mundu Erakundeak esaten du osasuna mehatxatzen duten hamar arrazoi nagusienen artean, bost elikadurarekin loturik daudela.

Frogatua dago, famili bat nola elikatzen den zuzenki erlazionatua dagoela sukaldatzearekin.  Sukaldatzea janariarekin gozatzeko eta elikadura osasungarriagoa izateko bidea da, aldi berean herri baten kultura eta ekonomian eragina du.

Sukaldatzen duen gizarte batek elikagaiez disfrutatzen du, sasoiko elikagaiak erosten ditu, oso produktu industrializatu gutxi kontsumitzen ditu eta elikadura orekatu eta osasungarriagoa dauka. Funtsezkoa da sukaldeak elikaduraren etorkizunean izango duen ekarpena indartzea. 

SUKALDARITZA TAILERRAREN EDUKIA IKASLEENTZAT, ASTEARTETIK OSTIRALERA

IKASKETA MAILA: LH 5

Menu erraz bat prestatuko da sasoiaren arabera.

Sukaldean diharduten bitartean eta sukaldean aritzea ardatza izanik ondorengo edukia landuko dira:

•Erosketa egin
•Elikagaiak eta urte-sasoiak:  “bertako" kontzeptua, “garaiko” kontzeptua,     ingurugiroa; ekoizpena (baserria, arrantza, ...),
•Zentzumenak (dastamena, usaimena, ukimena,...),
•Oinarrizko elikadura ohiturak
•Bazkaldu
•Garbitu (rolak banatu: garbitu, erraztu…)

GURASOENTZAT Tailerra:

LH 5. mailako ikasleen gurasoak.

Alegia, aurretik haurrek egingo dute tailerra eta egun berean, ondoren, guraso eta irakasleek, edo ikastolako gurasoei zabalduta.

IRAUPENA: 2 ORDU, 17:00-19:00

Taldeka janaria prestatuko dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!