Saskibaloiko finaletan Ikastolako taldeak txapeldunak!

Erabiltzailearen aurpegia

Pasa den larunbatean eskola kiroleko lehiaketei amaiera eman zitzaien saskibaloiko finalekin. Finalak larunbat goizez jokatu ziren Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian.

 

Ikastolako 3 talde izan genituen. Lehen txandan, 5. mailako finalak jokatu ziren. Nesketan Orioko 51-Sallekoren aurka. Partidu berdindu baten ostean zarauztarrek irabazi zuten bi puntuko aldearekin. Mutiletan ere, Orioko 52-Salleko izan zen finala. Eta partidu hau ere oso parekatua joan zen, azkenean oriotarrak garaile luzapenean puntu bateko aldearekin. Bigarren txandan aldiz 6. mailako finalak jokatu ziren. Nesketan oriotarren arteko derbia jokatu zen. Orioko 61-Zaragueta. Hasieran Zaraguetak irabaziko zuela bazirudien ere hirugarren zatitik aurrera Orioko-61 nagusitu zen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!