IKASTOLAKO IKASLEEK IBILBIDE HISTORIKO-TURISTIKOA PRESTATU DUTE

Ikaskidetza proiektuaren barruan, ERRONKA ezberdinak diseinatu dituzte zikloka Lehen Hezkuntzako ikasleek.

Goi zikloko ikasleentzat (LH 5 eta 6. maila), erronka "Ibilbide historiko-turistiko" bat diseinatzea izan da. Hiru astetan jardun dira buru belarri ikasleak: 

Alde batetik, historikoki Orion esanguratsuak izan diren herriko tokiak identifikatu dira. Identifikazioa egin ondoren, bost aukeratu dituzte ikasleek: Salatxo eta eliza, Pilliku plaza, zubia, ontziolak eta kofradia. Toki hauei buruz informazioa bildu dute iturri ezberdinetatik: liburu, turismo bulego, aiton amonei galdetuz. Informazio guztiarekin azalpen testuak idatzi dira hiru hizkuntzetan: euskara, gaztelania eta ingelesa eta ondoren toki horien bozetoak egin dira. Guztiarekin, informazio panelak egin dira. Erronkari amaiera emateko, aurkezpenak prestatu dituzte ikasleek eta joan den ostiralean, goizez, herriko gune horietan, panelek lagunduta, lehen eta bigarren zikloko ikasleei azalpenak eman zizkien. Ikasleek (eta baita irakasleek ere) asko ikasi dute Orioko historiari buruz. Proiektuan erabat murgildu dira. Herrira zabaltzeko moduko ekintza dela iruditzen zaie Ikastolako ikasleei.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!