DO-RE-NI eta JOKUZ BARRU IKASTOLAN!

Informazio bilera, irailak 15ean, ostegunarekin, arratsaldeko 17:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz. Datorren ostegunean, irailak 15ean, guraso bilera deitu dugu, ikasturte honetan Ikastolan antolatuko diren ekimen berritzaileen informazioa emateko. Ekimenen izenak DO-RE-NI eta JOKUZ BARRU dira, eta Xabier Lizaso piano-jole oriotarraren eskutik izango dira.

‘DO-RE-NI’ haurren garuna estimulatzeko hezkuntza proiektu berritzailea da. Neurozientziaren esparruan egiten ari diren ikerketetan oinarrituta, zientifikoek diote ez dagoela beste edozein ekintzarik musikak adina garuna estimulatzen duenik. Izan ere, musikari profesionalek estimulazio honi esker garuna %25 handiagoa dute. Beraz, gaur egun zientifikoki musikak garunean duen eragina jakinda, ezin dugu beste aldera begiratu eta errealitate hau ukatu.

Bilera Ikastolako 2-3 urteko espazioan izango da arratsaldeko 17:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz, eta Xabier Lizaso berak emango du informazio guztia.
Ikastolan dauden 2 urteko ikasleetatik hasi eta LH 2. maila arteko ikasleen gurasoei zuzendua dago bilera hau, baina oraindik ikastolan ez dauden 0 eta 2 urte bitarteko gurasoentzat ere izango da aukera, izan ere bi talde egingo baitira:
- 0-3 urte bitarteko ikasleentzako DO-RE-NI, zeinetan ikasleak gurasoekin batera egongo diren eta
- 3-8 urte bitarteko DO-RE-NI, non ikasleak Xabier Lizasorekin egongo diren.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide